Markulluko Borda modernitatea eta edertasun klasikoaren sinbiosia da. Izaera, xarma eta berezitasuna, bere pertsonalitatearen zigilu dira. Ingurunearen pertsonalitatea Markulluko Bordako egituran islatzen da. Konforta eta erosotasunerako material berritzaileak, Baztango estilo arkitektonikoaren egurra eta harriarekin uztartuz. Gure etxearen paisai eta lorategi zainduek, bailararen antzinako historiarekin, ametsak eta errealitateak bat egiten duen tokira eramaten du bidaiaria. Barietatea bidaizaleen plazerrik handiena da. Markulluko Bordan desioak betetzen saiatzen gara. Kolore paleta 4 logela, 3 bainugela, saloia, sukaldea eta umeen parkeaz osaturiko bi solairuetatik igaro da. Klasikoek, berritzaileek, minimalistek eta kolore zaleek lau logelak beraien gustura aurkituko dituztelakoan gaude. Famili bat zaporeak eraiki eta eraiki dabil etxetresna elektriko guztiak dituen sukaldean. Lagun zahar talde bat kontu kontari dabil egongelako lurreko suaren aitzinean, telebistan DVD bat ikusi eta interneteko musika entzuten duten bitartean. |
* Sartu Ingurunea atalean eta antola itzazu zure egunak
![]()
Bizitasuna eta alaitasuna terraza, lorategi eta etxeko txikien parketik datorkigu umeak irriz eta itzulipurdika ikustean. Aspertzea ezinezkoa da. Zertarako bizi naturan ez badu errespetatzen, alabaina? Markulluko Bordakook, teilatu gorrixkan ezarrita ditugun eguzki plaken bitartez, energia berriztatzaile, ekologia eta kalitatearen aldeko apustua egin dugu.
|

Gure foiletoa jeitsi (PDF) 