Markulluko Borda casa rural en Elizondo (Baztan, Navarra)

Norberak bere espazioa dauka Markulluko Bordan. Historia bakoitza ezberdina da. Espazio bakoitza errepika ezina.

 Zentzuen eboluzioa

Ahaztea ezinezkoa diren tokiek, xoko berezi magiko eta xarmangarriak izaten dituzte. Markulluko Borda Bagordi mendiaren magalean dago, Elizondon bertan eta Baztango Bailararen bihotzean. Iratze, haritz eta pagadiek natura eta baretasunaren ukitu magikoa eskaintzen diote, XXI. mendeko zerbitzu guztiak eskura izanik.

BAZTANgo Bailarak eta Nafarroako Pirinio atlantiko osoak, bere atmosferaren edertasun natural, kultural eta artistikora gonbidatzen gaitu. Baztan erreka sortzen den Xorroxingo ur-jauzietatik Bertizko Jaurerriko Natur Parkeraino. Sara, Urdazubi eta Zugarramurdiko leize sorginduetatik eskualde osoan aurki daitezkeen ehunka monumentu megalitikoetaraino. Urritzate eta Aritzakungo urre-meategi utopikoetatik Bidasoako tren zaharraren errailetaraino. Bailara osoa zeharkatzen duen Donejakue Bidean paseotxoa emanez, Urdazubi eta Amaiurko errotak bisitatuz. Pausaleku bat eginez Elizondoko Jorge Oteiza Museo Etnografikoan eta Bozateko Santxotena Eskultura Museoan.

Amaiurko Gaztelua ahaztu gabe, non, historia eta kultura elkar nahasten diren Nafarroako Erresumako azkeneko ikur enblematikoa izanik.

Bertako gastronomia, mendi ibilbide anitzak, herri ederrak eta  Erdi Aroko eta Errenazimenduko baserri eta jauregiek, bidaiari eta abenturazale handienari ere harridura sorraraziko diote.

2eskua bicicletas txirrindulak

ibilbideak bizikleta tours bicicleta cycle elizondo baztan

 

 

ani012 dscn1534_opt dscn1535 dscn1539 dscn1551 dscn1551_opt dscn1553_opt dscn1594 dscn1598 dscn1601 dscn1602 dscn1603 dscn1606 dscn1606_opt dscn1613